XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. 7 minutuoro prozesua errepikatu egingo da.

Lehen taldetatik mogitzen ez den pertsona bakarra idazkaria da.

6. Bateratzea: idazkariek taldeetan esandakoaren laburpena egingo dute.

Irakasleak, gaiaren azken sintesia egingo du.

4. LOTERIA.

Zertan datza?.

Ikasleak ahoz, menturaz aukeratutako bi konzeptu azalduko ditu, beraien artean dagoen lotura emanez.

Helburuak.

1. Gai, ikasturte edo asignatura batetako ideia-klabeak finkatu.

2. Norberaren pentsamentua ordenatu, arlo zehatz bati buruz jarraitu beharreko urratsak egituratuz.

3. Konzeptu desberdinak elkarren artean erlazionatzeko gaitasuna garatu.

Metodologia.

1. Prestakuntza.

1. Gelako ikasle bakoitzari paper bat prestatzeko eskatzen zaio.

Paper horretan ematen ari garen gaiko konzeptu-klabe bat idatziko du.

2. Paperak tolestu eta ongi nahasturik kutxan jasoko dira.

2. Garapena.

1. Ikasle batek loteria kutxatik bi paper aterako ditu.

Bere lana honetan datza: bi minututan, atera dituen bi paperetako konzeptuei buruz hitzegin behar du baina elkarren artean erlazionatuz.

Honetarako: a) Minutu batetan azalpena prestatuko du.

b) Gelari bere ondorioak adieraziko dizkio.

2. Lehen ikasle honek bere konzeptuak azaltzen dituen bitartean, beste batek bi paper berri hartu eta bere azalpena prestatuko du.